XIX KLARINETE MARATOIAN IRABAZLE

Zumaian, aurreko aste bukaeran ospatu zen, XIX Klarinete Maratoian, laukote modalitateko lehiaketan, ikastolako lau ikasle irabazle suertatu ziren. Zorionak Oihane Tellechea, Inge Azpiroz, Iker Gorospe eta Martin Sanchezi.

Andoaingo Udal Musika Eskolako, klarineteko, lau ikasleek, beren irakasle den Mikel Emezabalek, Beethovenen abesti sinfonikoekin egindako moldaketa interpretatu zuten; konposatzailea gogoan hartu zuten horrela, berriki bere jaiotzaren 250. urteurrena ospatu dela-eta.

Hain zuzen, Beethovenen 5. sinfoniaren 1. mugimenduaren gai nagusia, eta, sinfonia beraren azken mugimenduarena den 9. sinfoniaren Alaitasunaren ereserkia jo zituzten.

ALBISTEAK-en argitaratua.