UDABERRIAZ GOZATZEN

Lehen Hezkuntzako 4. mailakoak, ipuinen munduan murgilduta ibili dira azken hilabeteetan. Denek, elkarrekin zatika-zatika liburu berdina irakurri ondoren, ipuinak idazteari ekin zioten. Aste honetan, berriz, ipuinak txukundu, ilustrazioak egin eta opari moduan eman dizkiete Lehen Hezkuntza 3. mailako ikasleei. Ilusio handiz egindako lanak izan dira!

Bestalde, egun hauetako eguraldi eguzkitsuari etekina atera nahian, hiru geletakoek irteerak egin dituzte Andoainen barrena. Trentxikitik abiatu eta bide desberdinak hartu bazituzten ere, guztiek izan zuten ondo pasatzeko eta indarrak hartzeko aukera. Datozen bi astetan, etxekoei bide hauek erakusteko eskatu, bidaia-lagun bikainak izango dira eta!

Argazki gehiago ikusteko egin, KLIK HEMEN.

ALBISTEAK-en argitaratua.