TXINA ETA ITZALEN ANTZERKIA

Txinako gaian murgildurik dabiltza azken aldian Lehen Hezkuntza 3. mailako ikasleak. Dinastia guztien artean, Quin dinastiaren garrantziaz ohartu dira.

Terrakotazko gerlarien istorioa ezagutu dute; Harresi Handian zehar ibili dira.

Lanketarekin jarraitzeko, aste honetan, magiaz beteriko itzal antzerkia ikusi dute, “Enperadorearen kondaira”. Emanaldiaz asko gozatu dute, eskerrik asko Iker eta Judith.