SATIRO ANTZERKI FOROAN

Batxilergoko 2.mailako ikasleak ‘Satiro’ antzerki ikuskizuna ikusten izan dira Bastero kulturunean, urtarrilaren 18an.

Harremonak-ek antolaturiko ekimena izan da eta sexualitatea lantzeko aukera izan dute bertan. Ikuskizunaren ondoren, ikasleek gaiaren inguruko tailer batean parte hartu dute, antzerkian ikusitakoa abiapuntutzat hartuta, gaiaren inguruko hausnarketa egiteko.

Behin eszenatokitik jaitsita, antzerkiko aktore Xanti Agirrezabala ere hurbildu da tailerrera, eta berarekin hitz egiteko aukera izan dute ikasleek.

Argazki gehiago ikusteko, KLIK HEMEN.

ALBISTEAK-en argitaratua.