SANTA AGEDA BEZPERA IKASTOLAN

Gaur, otsailak 4, Bazkardon, Santa Ageda bezpera ospatu dute. Ikasle eta langileak baserritar jantziarekin dotore-dotore jantzi eta urteroko abestiak abestu dituzte. Ikasleak abesten hasi aurretik euria ari zuen, baina hauek abesten hasi eta bat-batean euria egiteari utzi dio.

Ongi abestu dutelako, agian? Ziur baietz! Gogo biziz eta sekulako fundamentuarekin abestu dute!

Aurtengoan ez dira Andoaingo herriko kaleetan zehar abesten ibili, baina Santa Agedako ospakizuna beste modu batera ospatu dute, bizitzen ari garen egoera honek eskatzen dituen segurtasun neurri guztiak hartuz. Ezberdin, baina berdin gozatu dugu!

Argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN.

Bestetik, Txistokin, urteroko ohiturak jarraituz, aurten ere, Santa Ageda bezpera ospatu dute. Kalez kale, eskean ezin ibili eta ikastolako jolastokian, neurriak zainduaz, abestu dituzte euskal tradizioz ikasitako koplak. Gela barruan ere izan dute egun honen jatorriari buruz solasean eta jolasean aritzeko tartea. Gustura aritu dira!

Lehen Hezkuntza 3-4-5-6ko argazkiak ikusteko: KLIK HEMEN.

ALBISTEAK-en argitaratua.