MAITE DITUGU GURE BAZTERRAK

Lehen Hezkuntza 5.mailako ikasleek Euskara, Ingurunea eta Plastikako ikasgaietan prestatutako lanak ikusgai jarri dituzte beraien ikasgeletan. Aurtengo ezohiko egoera dela eta, ezin izan dituzte bixitariak euren geletara gonbidatu baina, argazki bilduma honen bitartez egindako lan hori aurkeztu nahi izan dute.

Euskara eta Plastika arloan “Artelanen erakusketa” egin zuten. Ikasgela, arte-galeria bilakatuz, egindako collagea, puntillismo marrazkia, mandala… ezberdinak, hormetan jarri zituzten ikusgai. Marrazkiekin batera, artistek egiten duten moduan, arte-katalogo bat ere sortu zuten euren biografiak, artelan horien deskribapenak edota jarraibideak azalduz.

Era berean, Ingurunea arloan, gure eskualdeko ekosistema bat irudikatuz “Maketa” bat sortu dituzte. Proiektu honen helburu nagusia, naturarekiko jokabide zuzenez ohartzea, ohitura kaltegarriak ekiditea edota gure inguruan ditugun ekosistema ezberdinak ezagutzea izan zen.

Argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN.

ALBISTEAK-en argitaratua.