LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILAKOAK UNIBERTSOAN ZEHAR

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek,  oraingoan, espaziora bidaiatu dute. Bertan, unibertsoari buruzko kontuak ikusi eta ikasten ari dira: izarrak, ilargia, planetak, Lurra eta Eguzkiaren arteko mugimenduaren ikuspegia historian zehar, munduaren sorrera…

Astronauten lekuan jarriz, espaziontzitik Lurra nola ikusten duten eta espazioan zer sentitzen duten irudikatu dute. Lurra izaki bizidun eder, harrigarri eta liluragarrien bizilekua da eta espazioan ez dugula gurea bezalako beste planetarik ezagutzen jakin dute.

Pablo Miróren unibertsoan ere sartu dira eta margolari bihurtu dira.
Unibertso, unibertsolariak…

 

ALBISTEAK-en argitaratua.