LARRE ETA ZELAIETAN BARRENA

Aurtengo “Agenda 2030”ean jorratuko duten gaia larreak eta zelaiak izanik, gelan honen lanketari ekin diote Haur Hezkuntza 5 mailakoek. Ez dute oso urrutira joan behar horrelako gune berdeak topatzeko, izan ere hemen gertu, ikastola parean badute zelai eder bat. Hau aprobetxatuz bertan topatu ditzakete intsektu, zuhaitz, lore, animaliatxo.. . desberdinak aztertzera atera dira. A ze […]

ARDITURRI ETA LUBERRI

Azaroaren 26an Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 4ko ikasleek Oiartzunera irteera egin dute. Lehen hiruhilekoan geologia lantzen aritu dira ikasgelan eta ikasitakoarekin loturako bi informazio-gune interesgarri bixitatu dituzte: Arditurriko meategiak eta Luberri, Euskal Herriko Geologia Museoa. Lehendabizi Arditurrin meategietara sartu eta bertako mineralak aztertzeaz gain, meategi hauen historia ezagutzeko parada izan dute. Ondoren, Luberri museoan Lurraren historiako […]

LA MODE ÉCOLOGIQUE SUR LE TAPIS ROUGE

DBH 4. mailako frantseseko ikasleak moda etiko eta ekologikoaren inguruan aritu dira lanean lehen ebaluazioan. Fast-fashion edo moda azkarra deiturikoak ezkutatzen dituen ondorio ekologikoak izan dituzte hizpide, baita pobretutako herrialdeetan gure arropak josten eta lantzen dituzten langileen lan baldintza eskasak ere. Esaterako, ba al zenekien soinean daramatzazun galtza bakeroak fabrikatzeko 20 litro ur baino gehiago […]

IKASTOLAKO WEB-ORRIA APLIKAZIO MODUAN SMARTPHONEAN

Ikastolako web-orrian eskaintzen diren informazioa eta zerbitzuak, Smartphonaren bidez kontsultatzen eta erabiltzen dira, gero eta gehiago. Horregatik, lagungarri egingo zaizue, web-orria zuen telefonoaren pantailan eskura edukitzea, beste App-ekin batera. Oso erraza jarri dizuegu: Zabaldu smartphonaren Internet-nabigatzailea eta zoazte “andoainikastola.eus” helbidera. Pantailaren behe-aldean, honako mezua ikusiko duzue: “Gehitu Ikastola hasierako pantailan”. Sakatu mezuan, eta “Instalatu aplikazioa” […]

KORRIKA BEREZIA IKASTOLAN

Oporrak hartzeko eguna, egun berezia izan da oraingo honetan ere. Ikastolako ikasgela guztietan Korrikaren inguruko lanketa egin genuen pasa den ostiralean. Korrika ekimen kuttuna da Ikastolan eta aurten guztia hankaz gora jarri zaigula dirudien arren, gure ekarpen xumea egin genuen Korrika gelatara ekarriz.  Hala, Bazkardon jolasgaraiko tartean ikasleek hain maitea duten Korrika Txikia ospatu zuten. […]

HARREMONAK

Aurtengoan ere Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 3. mailako ikasleek, Harremonak izena duen Andoaingo Udalak  ikastetxeentzako antolatutako egitasmoan parte hartu dute. Arremanitz kooperatibako Izaro Auzmendi eta Aitor Altuna izan dira aurtengo hezitzaileak. Lau saio izan ditu ikastalde bakoitzak gai desberdinak jorratu eta aholkularitza jasotzeko: gizartean mutil neska rolak, gizontasuna, sexualitatea, aurreiritziak, beldurrak, kuadrilak pandemian,…landu dira aurtengoan. Gai […]

BATXILERGOKO 2. MAILAKO IKASLEAK, ATE IREKIETAN

Ikasturte amaiera ate joka dute 2. Batxilergoko ikasleek, eta aste honetan, Euskal Herriko Unibertsitateak antolaturiko ate irekietan, parte hartzeko aukera izan dute. Aurrez hitzordua hartuta, interesa duten ikasketen eraikinak ikusi, lantzen diren ikasgaiei buruzko argibideak jaso eta zalantzak argitzeko aukera izan dute. Etorkizuneko erabakiak hartzerako orduan lagungarri izango dituztenak, ziur.

UDABERRIAZ GOZATZEN

Lehen Hezkuntzako 4. mailakoak, ipuinen munduan murgilduta ibili dira azken hilabeteetan. Denek, elkarrekin zatika-zatika liburu berdina irakurri ondoren, ipuinak idazteari ekin zioten. Aste honetan, berriz, ipuinak txukundu, ilustrazioak egin eta opari moduan eman dizkiete Lehen Hezkuntza 3. mailako ikasleei. Ilusio handiz egindako lanak izan dira! Bestalde, egun hauetako eguraldi eguzkitsuari etekina atera nahian, hiru geletakoek […]

MENDI IRTEERA

Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek, Belkoain tontorrera irteera egin dute gelaka. Motxilan bazkaria hartu eta erritmo onean igo dute mendia. Ondoren, Adunara jaitsi, bazkariaz gozatu eta Ikastolara buelta egin dute txangoa amaitzeko. Eguraldi bikaina lagun, primeran ibili dira! Argazki gehiago ikusteko, KLIK HEMEN.

HAUR HEZKUNTZAKO IRTEERAK

Bizitzen ari garen egoerak ezarritako mugak direla eta, Gabonen aurretik antolatutako Haur Hezkuntzako irteerak bertan behera geratu ziren. Hala, bada, mugak zertxobait ireki eta momentua iritsi bezain laster irteera horiek berrantolatzeari ekin eta Haur Hezkuntzako ikasleek txoko ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute. Bazkardoko txikienak, Haur Hezkuntza 2 urtekoak, Donostiako Akuariumera egin zuten bisita eta zur […]