INAUTERIETAKO MASKARA LEHIAKETA

Urtero bezala, Ostegun Gizenarekin batera inauterietako maskara lehiaketako sari banaketa burutu zen Bastero kulturgunean. Zorionak Izaro Hernani, Irati Nuñez, Maren Aramburu, Uxue Fernandez eta Ane Arostegiri, dagokien kategorietan sariren bat irabazi zutelako, baina baita sarituak izan ez arren, parte hartzera animatu ziren guztiei ere.

Irudimena eta material desberdina erabiltzeko duten trebetasuna erakutsiz maskara zoragarriak egin dituzte, aurtengo inauteriei kolorea jarriz.

Nahi duenarentzat ondorengo egun hauetan maskarak ikusgai egongo dira Basteron bertan.

Zorionak parte hartzaile guztiei!

ALBISTEAK-en argitaratua.