INAUTERIAK 2021, IKASTOLAN

Ikusgai dituzue jada Ikastolan ospatutako Inauterietako irudirik politenak.

  • Inauteriak Bazkardon
  • Inauteriak Lehen Hezkuntzako 3-4-5-6. mailan
  • Inauteriak Bigarren Hezkuntzan (DBH eta Batxilergoa)

Gogoratu, argazki-bilduma guztiak, Multimedia atalean eskura dituzuela.

INAUTERIAK BAZKARDON

Ostegun Gizeneko argazkiak ikusteko, KLIK HEMEN

Bazkardoko Ostegun Gizena beste modu batera ospatu dute eta ikasleek hain maitea duten egunaz gozatzeko aukera izan dute, beti ere, egoerak eskatzen dituen neurri eta talde egonkorrak errespetatuz.

Ikasle eta langile bakoitzak etxeko osagarri, oihal eta trapu zaharrak ekarri eta irudimena martxan jarriz, beraien pertsonaia propioak asmatu dituzte. Bazkardon, txaranga soinuak isildu ere ez dira egin gaurko egun handia ospatzeko!

INAUTERIAK, LEHEN HEZKUNTZA 3-4-5-6. MAILAK

Argazki-bilduma ikusteko, KLIK HEMEN

Lehen Hezkuntza 3-4-5-6. mailako ikasleak, Ostegun Gizena ospatu dute Ikastolan bertan. Arratsaldeko egitarauak bi zati izan ditu. Gelan, Inauteriei buruzko Kahoot-ak egin dituzte, Euskal Herriko inauterietako pertsonai eta jai ezberdinei buruzko galderak erantzunez. Ondoren, San Petrike eta 7 jauzi dantzatu dituzte zelai handian. Hauek bukatzean, gela bakoitzari, dagokion eremuan, jolasean ibili dira.

INAUTERIAK, BIGARREN HEZKUNTZAN (DBH eta Batxilergoa)

Argazki-bilduma ikusteko, KLIK HEMEN

Aurtengo Inauterietan, Bigarren Hezkuntzako ikasleek, ospakizun xume bat egin dute ostiraleko azken bi orduetan, geletan eta segurtasun eta higiene neurriak ongi bermatuz. Alde batetik musuko bat margotu du ikasle bakoitzak, Inauteri giroa sustatu asmoz eta gelako argazkitxo bat egin dute beraiek egindako lanarekin.

Ondoren, Kahoot bidez lehiaketa polita ospatu dute, bideokonferentziaz geletara zabaldu den emanaldi baten bidez. Ikasleak oso ongi pasa dute eta astea borobiltzeko, modu polita izan da.

ALBISTEAK-en argitaratua.