IKASTOLAKO WEB-ORRIA APLIKAZIO MODUAN SMARTPHONEAN

Ikastolako web-orrian eskaintzen diren informazioa eta zerbitzuak, Smartphonaren bidez kontsultatzen eta erabiltzen dira, gero eta gehiago. Horregatik, lagungarri egingo zaizue, web-orria zuen telefonoaren pantailan eskura edukitzea, beste App-ekin batera.

Oso erraza jarri dizuegu:

  1. Zabaldu smartphonaren Internet-nabigatzailea eta zoazte “andoainikastola.eus” helbidera.
  2. Pantailaren behe-aldean, honako mezua ikusiko duzue: “Jarri Ikastola hasierako pantailan”. Sakatu “Jarri” botoian, eta “Instalatu aplikazioa” mezua azalduko zaizue. Sakatu “Instalatu”.
  3. Hirugarren mezua ikusiko duzue: “Ikastola gehitu da hasierako pantailan”.

Smartphonearen pantailan, Ikastolako App-ikonoa azalduko zaizue, besteekin batera. Sakatu eta web-orriaren edukia  ikusiko duzue. Beti  eskura eta eguneratuta.