IZAERA, BALIOAK ETA ANTOLAKETA

Izaera

  • 1963an sortutako euskal eskola gara.
  • Euskal Herriko Ikastolen Elkartea Europar Kooperatibaren barneko guraso kooperatiba gara.
  • Gure ikasleen ( 2-18 urte) konpetentziak garatzen ditugu, gizarte garaikidearen beharrei eta ezaugarriei erantzunez, duintasunez hazi eta bizitzeko gai
    izan daitezen.
  • Euskal Herriko hezkuntza sisteman, euskara eta euskal kulturaren garapenean
    bereziki, eta hezkuntza eleanitzean, izaera herritarra duen subjektu eraginkorra gara.
  • Erakunde honetan, profesional talde egonkor eta eraginkor batek bideratzen duen
    kalitatezko hezkuntza eguneratua eta aurrerakoia eskaintzen dugu.
  • Andoain eta inguruan, IKASTOLA eredua, kalitatezko hezkuntza eredua bilakatzea lortu nahi dugu.

Balioak

  • Eskola euskalduna
    Euskal Herriko Ikastolak elkarteko kide gara. Ikastolan euskara lehen hizkuntza da irakaskuntzarako komunikazio bide eta tresna bezala. Hizkuntz eta didaktika mailako ereduak denboraren gorabeherei egokitzen eta hobetzen joan gara eta goaz, baina euskararen erabilera aldaezinezko helburu bezala mantentzen dugu.
  • Euskal kulturan oinarritua
    Tradizioa eta kultura garaikidea uztartuz. Euskaldun izateak, euskara jakin eta hitz egiteaz gain, beste ezagupen eta ohiturak barneratzea eskatzen duela uste dugu: herri bezala ditugun historia, ohiturak eta ñabardurak ezagutuz, biziz eta sentituz.
  • Integratzailea
    Aniztasunari erantzuten diona. Ikasle guztiei oinarrizko ikasketa eta harreman heziketarako esperientzia multzo berbera eskaintzen diegu, ezaugarri bereizgarriak alde batera utziz.
  • Arreta pertsonalizatua eskaintzen duena
    Bakarkako tutoretzak eta familiekin harreman pertsonalizatuak bideratzen ditugu. Laguntza psikologikoa eta pedagogikoa eskaintzen duen orientazio taldea dugu, besteak beste, bakarkako programak eta indartze-neurriak bideratuz. Orientazio akademiko eta profesionala ematen dugu.
  • Beste kulturekiko irekia
    Kultur-aniztasuna lantzen da proiektu pedagogikoaren barruan. Europar proiektuetan parte hartzen dugu. Bigarren Hezkuntzaren amaieran Europara ikasketa amaierako bidaia egiten dugu. Batxilergoan elkartruke proiektu bat dugu martxan, Europako beste herrialdeetako kulturak ezagutzeko.
  • Berritzailea
    Teknologia eta zientzien berrikuntza eta garapenak bereganatuz, gizakiaren balore etiko eta moralak indartzea gure asmoa da, aspektu biak elkarren kontra jarri gabe. Proiektu berritzaileak eta sormena lantzen dutenak bultzatzen ditugu. Gure jarduera pedagogikoa bost zutabe nagusitan oinarritzen da: partehartzea, antolaketa, hautaketa, behaketa eta sormena.
  • Ez-konfesionala
    Ikastola ez-konfesionala gara.
  • Demokratikoa
    Aita Larramendi Ikastolaren titularra, Gurasoen Kooperatiba Elkartea da. Erkide, Euskadiko lan elkarteen, irakaskuntza eta kreditu kooperatiben federazioaren kideak gara.
  • Guraso eta langileen arteko lankidetza bultzatzen duena
    Zure seme edo alabaren hezkuntza eta Ikastolaren kudeaketa orokorra denon artean daramagu aurrera. Parte hartzeko hainbat modu eta maila daude:
    – Batzar Nagusia (ohikoa, urtero)
    – Artezkaritza Kontseilua (bilerak hamabostero)
    – Gelako Guraso Ordezkariak (bilerak bi hilean behin).
  • Ingurumenarekiko jasangarria
    Eskola Jasangarria ziurtagiria dugu eta Agenda 21 taldea ere antolatuta dugu, langile, ikasle eta gurasoen partehartzearekin.

Antolaketa