HESI AKUSTIKOAK TXISTOKIN

Gabonetako oporren ondoren, Ikastolara itzuli dira ikasle eta irakasleak. Albiste on batekin topo egin dute; Aldundiak, hesi akustikoak jarri ditu Nazional 1 errepidean, Txistokiko eraikin berriaren ondoan.
Errepidetik datorren zaratak, arazoak ekartzen dizkie ikasle eta irakasleei; beraz, panel akustikoak behar dira modu seguruan lan egin ahal izateko.
Aldunditik esan dute, lastozko hesi hauek behin-behinekoak direla. 2021ean, hainbat obra egingo dituzte errepidean eta panel akustiko sendoak eraikiko dituzte Ikastolaren aurrean.
Urtea hasteko albiste ona.

URTE BERRI ON!

ALBISTEAK-en argitaratua.