HAUR HEZKUNTZAKO IRTEERAK

Bizitzen ari garen egoerak ezarritako mugak direla eta, Gabonen aurretik antolatutako Haur Hezkuntzako irteerak bertan behera geratu ziren. Hala, bada, mugak zertxobait ireki eta momentua iritsi bezain laster irteera horiek berrantolatzeari ekin eta Haur Hezkuntzako ikasleek txoko ezberdinak ezagutzeko aukera izan dute.

Bazkardoko txikienak, Haur Hezkuntza 2 urtekoak, Donostiako Akuariumera egin zuten bisita eta zur eta lur geratu ziren bertan ikusitako marrazo eta arrain mota ezberdinekin. Haur Hezkuntza 3koak Kristina Eneara joan ziren eta bertan Marrubitxok parkeko txoko guztien berri eman zien. Haur Hezkuntza 4koak, berriz, Ekogunean ibili ziren eta bai ederki ibili gainera! Haur Hezkuntza 5ekoak ere Kristina Eneako parkera joan ziren eta Lore Bitxilorek udaberriaren inguruko sekretuak kontatu zizkien, baita azenario erraldoiaren ipuina ere!

Ikasleak, irteera hauek egiteko gogotsu zeuden eta eguraldia lagun, abentura ederrak bizi izan dituzte.

Argazkiak ikusi nahi?

HH 2ko argazkiak ikusteko egin, KLIK HEMEN

HH 3ko argazkiak ikusteko egin, KLIK HEMEN

HH 4ko argazkiak ikusteko egin, KLIK HEMEN

HH 5eko argazkiak ikusteko egin, KLIK HEMEN