ENGLISH SHOW 3. MAILA

Ingelesez ere ezin hobe antzezten dutela erakutsi digute beste behin Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleek. Aurtengo egoera ezohikoa izan arren, musuko eta guzti, primeran aritu dira kamera aurrean azken hilabetetan landutako abestiez eta antzerkiaz gozatzen.

Familien aurrean antzerkia gauzatzeko aukerarik izan ez dugun arren, bideo formatuan erakutsi nahi izan dizuete mimo handiz egindako lana.

Zorionak Lehen Hezkuntza 3. mailako ikasleei. Congratulations!

Antzerki saioak bideoz grabatu ditugu eta ikusgai jarrita daude, lasai eta nahi duzuenean ikusteko, English Corner blogean.