BATXILERGOKO MATRIKULAZIOA 2021-22

Hurrengo ikasturteko, 2021-22ko Batxilergoko matrikulazioarekin hasi gara. Ikastola ezagutu nahi duenak, bilera bat adosteko aukera dauka, Ikastolako zuzendari eta koordinatzailearekin.

Horretarako, Ikastolako web orrian (www.andoainikastola.eus) eskatu daiteke hitzordua edo Ikastolako idazkaritzara deituz (943 59 35 25).
Informazioa zabaltzea eskertzen dugu, ikastolaren oraina eta etorkizuna guztion ardura baita.

Mila esker!