BATXILERGOKO 2. MAILAKO IKASLEAK, IKERKETA BATEAN PARTAIDE

Otsailaren 24 eta 26an, Mondragon Unibertsitateak, Ikastolen Elkarteak eta Kataluniako ikerketa talde batek antolaturiko ikerketa batean hartu zuten parte Batxilergoko 2. mailako ikasle guztiek.
Ikerketaren helburua ikastolan indarrean dauden proiektu pedagogikoek zein indar duten aztertzea da, baita ikaslearen irteera profileko zenbait ezaugarri neurtzea ere. Zehazki, ezaugarri kooperatibo-autogestionatua eta analitiko-kritikoa izan dira neurturiko parametroak.
Ikastolara bertara etorritako ikerlarien azalpenei jarraituz, galdetegiak digitalki, zein paperean, bete zituzten ikasleek.
ALBISTEAK-en argitaratua.