ARTEZKARITZA BATZORDE BERRIA

Urtarrilaren 24an eginiko Urteko Batzarrean aukeratu ziren Artezkaritza kide berriak, hurrengo urteetan Ikastolaren organo gorenean parte har dezaten. Hori dela eta, astelehenean, otsailaren 8an, Artezkaritza berriaren lehen bilera burutu zen.

Lehen bilera honetan, kargu berriak esleitu ziren Artezkaritzako gurasoen artean: Idazkaria Alaitz Lertxundi izango da; Jai batzordeko arduraduna Oihana Sanchez; kontratazio taldeko arduraduna Larraitz Amondarain, Obra berrien jarraipena egiteko arduraduna Gabino Agudo; famili ordezkarien arduraduna Andoni Arando, komunikazio lanen arduraduna Jaione Ugalde eta Lehendakari eta diruzaina Xabier Etxeberria.

Horretaz gain ziklo ezberdinetako irakasleak ditugu Artezkaritza taldean; Bigarren hezkuntzako irakasleak Ainitze Errazti eta Imanol Chorro dira. Lehen Hezkuntzako irakasle bezala Josune Irazu daukagu eta Bazkardoko irakasle bezala Zuriñe Diez.

2021.urte honetan, hau izango da ikastolako Artezkaritza kontseiluan parte hartuko duten partaideak; Ikastolaren ildo estrategikoak eta jarraipen ekonomikoa egingo duen Ikastolako batzorde gorena.

ALBISTEAK-en argitaratua.