ALBISTEA 3

Mila Garmendia eta Bego Montorio, EIZIEri emandako oroigarriarekin.
Mila Garmendia eta Bego Montorio, EIZIEri emandako oroigarriarekin. FOKU

2020ko irailak 27 0

Euskal letren plaza izateko asmoz sortu zuten Literaturia, 2008an, Larrabetzun (Bizkaia). Jaialdia Zarautzera (Gipuzkoa) aldatu zen 2014an, eta bertan segitzen du oraindik ere, baina ohiko guneetako bat aldatu du aurten: Musika plazan jarri ohi zituzten beren mahaiak bertaratutako argitaletxeek; Lege Zaharren enparantzara aldatu da aurten, eta Ahotsenearen karpa izan du babes.

«Eskerrak karpari!», horixe zen atzo esaldirik errepikatuenetakoa, azoka ireki berritan, tartekako zaparrada mardul artean ari zelako joaten goiza. Batzuek gogoan zituzten duela bi urteko euritan bustitako liburuak eta mahaiak: «Musika plazan bagina orain, azoka bertan behera utziko lukete akaso». Karpa sarreratik barrenera begiratuta, urre koloreko bi besaulki, mahai txiki bat, eta hainbat aulki ikus zitezkeen. «Liburu aurkezpenetarako txokoa da».

Uncategorized-en argitaratua.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.