4 URTEKOAK EKOGUNEAN

Aste honi hasiera borobila eman zioten Haur Hezkuntza 4 urteko ikasleek.  Andoain herria utzi eta Ekogunera joateko aukera izan zuten naturaz gozatzera. Baratzetatik ibilaldi ederra egin zuten bertako barazki, lore, txorimalo, ur putzu, konposta etabar,  gertutik ezagutuz.

Gainera, artoterapia tailerra burutu zuten bertako begiraleen gidaritzapean. Fruitu eta barazki desberdinen haziak ezagutu ondoren, artaburuak aletzeko momentua iritsi zen. Ederki saiatu ziren ale guztiak askatzen!  Jarraian poto batean sartu eta artoa birrintzeko makinan aleak txikitu zituzten. Bapo jarri ziren bertako oilo, oilar eta ahateak gure ikasleek prestatuko janariarekin.

Argazki gehiago ikusteko, KLIK HEMEN.