3 URTEKOAK ZENTZUMENAK LANTZEN

Haur Hezkuntza 3 urteko ikasleak, zentzumenei esker, gure ingurua nolakoa den ezagutzen ari dira eta ondorioz, geletan zentzumenak lantzea ideia paregabea iruditu zaie.

Entzumena soinu burrunbatsuz esnatzeko, usaimena kilikatzeko, ikusmena liluratzeko, ukimena areagotzeko eta dastamenaz gozatzeko esperientzia desberdinak jasotzen eta bizitzen ahalegindu dira.

Haur bakoitzak, sentsazio desberdinak izan ditu usain desberdinak aurkezterakoan, zapore desberdinak dastatzerakoan, soinu desberdinak entzuterakoan, hainbat testura manipulatzean eta ikusmena landu dutenean.

Bide sentsorialak mundu berria ezagutzeko aukera eman die eta gure txikiak oso-oso gustura aritu dira. Ikusi nahi al duzue?

ALBISTEAK-en argitaratua.