LEHEN HEZKUNTZA 2. MAILAKOAK UNIBERTSOAN ZEHAR

Lehen Hezkuntzako 2. mailako ikasleek,  oraingoan, espaziora bidaiatu dute. Bertan, unibertsoari buruzko kontuak ikusi eta ikasten ari dira: izarrak, ilargia, planetak, Lurra eta Eguzkiaren arteko mugimenduaren ikuspegia historian zehar, munduaren sorrera… Astronauten lekuan jarriz, espaziontzitik Lurra nola ikusten duten eta espazioan zer sentitzen duten irudikatu dute. Lurra izaki bizidun eder, harrigarri eta liluragarrien bizilekua da […]

ERAIKITAKO EGITUREN PROBA

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1 mailako, ikasleek, teknologia gaian, egiturak landu ondoren, azkeneko aste honetan zubi baten maketa eraiki dute. Maketaren egonkortasuna, erresistentzia eta zurruntasuna frogatzeko garaia iritsi da eta jasotako emaitzak anitzak izan dira. Argazki gehiago ikusteko, KLIK HEMEN.  

GURE GORPUTZAK EZAGUTZEN

Jakin badakigu, gorputzaren gaiak interes eta arreta handia sortzen duela gure haurrengan. Modu askotara landu daiteke gaia: gorputz atalak, zentzumenak, ohitura osasungarriak, elikadura… eta horretan dabiltza azken egun hauetan bai abesti, asmakizun, ipuin edota jolas desberdinekin Haur Hezkuntza, 4. mailako ikasleak. Askotan entzun dugu azkenaldian, haurrek manipulatuz eta gozatuz ikasten dutela. Beraz, gai honekin ere […]

SATIRO ANTZERKI FOROAN

Batxilergoko 2.mailako ikasleak ‘Satiro’ antzerki ikuskizuna ikusten izan dira Bastero kulturunean, urtarrilaren 18an. Harremonak-ek antolaturiko ekimena izan da eta sexualitatea lantzeko aukera izan dute bertan. Ikuskizunaren ondoren, ikasleek gaiaren inguruko tailer batean parte hartu dute, antzerkian ikusitakoa abiapuntutzat hartuta, gaiaren inguruko hausnarketa egiteko. Behin eszenatokitik jaitsita, antzerkiko aktore Xanti Agirrezabala ere hurbildu da tailerrera, eta […]

EKIN KANPAINA

DBH3. mailako ikasleek, aukera paregabea izan dute beraien ingurumen kontzientzia astintzeko oso modu interesgarrian. Tolosaldeko mankomunitateak, antolatutako Ekin kanpaina saio honetan, gure ikasleak, bizi dugun gizarte kontsumista ereduari buruzko hausnarketan aritu dira,  eredu aldaketa beharrean indarra jarriz: murriztu, berrerabili eta birziklapena izan behar dute gure egunerokoan aplikatu beharrekoak. Ekin Kanpainaren helburuak ondokoak dira: • Hondakinei […]

LEIRE SALABERRIAREN ERAKUSKETA BASTERON

Lehen Hezkuntza 1 mailako eta DBH 2. mailako ikasleak Basterora joan dira, Leire Salaberria idazle eta ilustratzaile andoaindarraren erakusketa ikustera. Bertan, ilustrazio mundura gerturatzeko aukera izan dute Leireren gidaritzapean. Erakusketa ikusgarria eta interesgarria suertatu zaie eta ondoren egin beharreko lanerako oso baliagarria. Argazki gehiago ikusteko, KLIK HEMEN.

ZEUK AUKERATU!

DBH 4. mailako ikasleek, saio berezia izan dute aste honetan AGIFES Buru Osasun Arazoa duten pertsonen eta Senideen Gipuzkoako Elkartearen eskutik. “Zeuk aukeratu” proiektuaren partaide diren  profesionalak ikastolara bertaratu dira eta hala, informazio interesgarri zein beharrezkoa jasotzeko aukera izan dute gure ikasleek. Bertan, osasun ona mantentzerako garaian buru osasunak duen paperaz aritu dira, baita bizitzan […]

IKASLE OHIEN HITZALDIAK

Gabonetako oporrak hartu baino aurreko bi egunetan, ikasle ohien hitzaldiak izan zituzten 2. batxilergoko ikasleek. Bertan, gaur egun gauzatzen ari diren ikasketez aritu ziren. Denetarik apur bat izan zuten; irakasle ikasketak egiten ari direnak, enpresaritza, ingeniaritza, kirol mundua, medikuntza, psikologia… Gure ikasleek, ondorengo etapan zer topatuko duten entzuteko eta galderak egiteko aukera paregabea izan zuten. […]

HESI AKUSTIKOAK TXISTOKIN

Gabonetako oporren ondoren, Ikastolara itzuli dira ikasle eta irakasleak. Albiste on batekin topo egin dute; Aldundiak, hesi akustikoak jarri ditu Nazional 1 errepidean, Txistokiko eraikin berriaren ondoan. Errepidetik datorren zaratak, arazoak ekartzen dizkie ikasle eta irakasleei; beraz, panel akustikoak behar dira modu seguruan lan egin ahal izateko. Aldunditik esan dute, lastozko hesi hauek behin-behinekoak direla. […]